Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Parral emanaldiak · BALERDI BALERDI

23 urtarrila, 2018 @ 21:30 - 23:00

Doan

Bueltan datoz berriz Balerditarrak, bere-berea duten power-pop, country, folk eta rock estilo nahasketa berezi horrekin. Beratar eskolako fitxaketa berriek baina inoiz baino rockeroagoa egin dute plazaratu duten azken diskoa, Galtzen ikasteko metodoa. Beti bezala dator Balerdi Balerdi, umorea ahoan, ironia letretan baina baita sentimenduetarako eta joandako lagun onekin oroitzeko parada probestuz. Urtarrileko astearte hotza zuzeneko rock pizgarri honekin berotzeko aukera ezin hobea eskaintzen digute Parralen Balerdi Balerdikoek, etzazula galdu inolaz ere!

Hona hemen Balerditarrak:

 

  • Toño Muro: ahotsa, gitarra
  • Sergio Ibarrola ‘Zara’: bateria, perkusioa, koruak
  • Petti: gitarra, ahotsa, koruak
  • Anxel Iraola: baxua

Xehetasunak

Data:
23 urtarrila, 2018
Ordua:
21:30 - 23:00
Prezioa:
Doan

Egoitza

Parral Taberna
San Frantzisko Xabier kantoia
Gasteiz,
+ Google Map