Euskal kulturaren transmisioari dagokionean zein kezka eta erronkari heldu beharko genioke etorkizunari begira? Nola uztartu hezkuntza zein kultura sormen eta eskaintzaren eremuak helburu hori lortzeko bidean? Nola elikatu elkarlana? Tankera honetako galderei heltzen saiatuko gara Kultur-Ola jardunaldietan.

NOIZ: Azaroak 14, asteartea.

NON: Euskaltzaindiaren Gasteizko egoitza.

EGITARAUA:

  • 1 ATALA: Kultura eta hezkuntza, oinarri teorikoak eta Gasteizko kokapena
    • 9:00 – Gotzon Barandiaran: Kulturzaleak behar ditugu.
    • 10:15 – Alaitz Amundarain: Nola sustatu euskarazko kultura eskolako bestelako ikasgaien bitartez.
    • 10:45 – Josune Velez de Mendizabal: Euskarazko kulturgintza Gasteizen.
  • 2 ATALA:
    • 11:45 – Parte hartze dinamika:
      • Zer eskain dezake eta zein behar ditu euskarazko kulturgintzak Gasteizen?
      • Zein elkarrekintza eraiki daitezke kultura eta hezkuntza eremuen artean?
    • 12:50 – Ondorioak eta agurra


(Dohako parte hartzea)

HITZALDIEN AZALPEN LABURRA:

9:00-10:10, Gontzon Barandiaran:

Kulturzaleak behar ditugu.

Zer da estrategikoa euskarazko kulturgintzarentzat? Zein da euskarazko kulturgintzaren erronka nagusia? Galdera horien erantzun bat proposatuko digu Gotzon Barandiaranek bere hitzartzean. Euskarazko kulturgintzaren egungo egoeraren irakurketa kritikoa aurkeztearekin batera ditugun gabeziak betetzeko marko teoriko bat eskainiko digu.

10:15-11:40, Alaitz Amundarain:

Euskal curriculumetik abiatuta egoerak sortzen.

Sormenean hezi, kulturan hazi ikastarotik hezkuntzarako sortutako proposamena izango dugu mintzagai. Horrez gain, berrikuntza hezkuntza marko berrian egoerak euskal dimentsiotik sortzeaz.

10:45-11:15, Josune Velez de Mendizabal:

Euskarazko kulturgintza Gasteizen.

Gasteizko kulturgintzaren argazki bat aurkeztuko digu, euskarazko ekoizpenean azpimarra jarriz. Euskarazko kulturgintzari dagokionean nondik gatozen, zer daukagun eta zer izan beharko genukeen pentsatzen jartzeko, tokian tokiko errealitatean kokatzen lagunduko digu.




HELBURUAK:

Oinarrian hauek dira Kultur-Ola ekimenak bilatzen dituen helburuak:

  • Gasteizen lan egiten duten hezkuntza eta kultura alorretako eragile eta norbanakoak elkartzea euskarazko kultur transmisioaren inguruan hausnarketa komuna egin dezaten.
  • Gaur egun Gasteizen egon daitezkeen euskarazko kultura eskaintzaren argazki bat egin eta izan ditzakeen ahulgune eta indarguneak identifikatzea.
  • Euskarazko kultura transmisioa, plaza, sorkuntza eta komunikazioa josten saiatzeko marko teorikoa lantzen hastea.
  • Gasteizko kultura errealitatea ezagututa hezkuntzak euskarazko kulturaren transmisioan laguntzeko aukerak aztertzea.
  • Dinamika parte hartzaile baten bitartez etorkizunean lanketarekin jarraitzeko oinarriak ezartzen saiatzea.
  • Azken finean, elkarren ezagutza bultzatzea.