Azaroaren 28an Izan zaitez neu elkartasunezko kontzertua antolatu du Leocadia Zabalate elkarteak, besteak beste, GEU elkartearen laguntzarekin. Era akustikoan egingo den kontzertua izango da, non Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren musikariek parte hartuko duten. Musikari bakoitzak aurkeztuko du hurrengoa, honen bertsio bat eginez. Egitasmo honek garunean burnia pilatzeak sortutako gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko baliabideak lortzea du helburu, eta  sarreraren diru-bilketa ENACH elkartearen alde izango da.

GEU elkarteak kontzertura joateko bi sarrera zozkatuko ditu, bere bazkideen artean.

Eman izena > Izan zaitez neu elkartasunezko kontzerturako sarreren zozketa

Noiz? Azaroaren 28an, ostegunean, 20:00etan

Non? Jimmy Jazz aretoan