Irakurle Kluba 22/23 programazioa

Gasteizko Irakurle Klubak 20 urte bete ditu aurten. Urte guzti horietan 200 liburutik gora izan dira irakurri eta komentatu ditugunak! Eta gogo betez jarraitzen dugu beste hainbeste irakurtzeko!

Urriaren 1ean ospatu genuen urteurrena, GEU elkartearen 30 urteurren jaiaren baitan! Bertan aurkeztu genuen 22/23 ikasturteko programazioa. Kluba, 19:30ean biltzen da Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Saioak lagun giroan egiten dira, modu informalean, elkarrizketa interesgarri eta parte hartzaileak topatuko dituzu bertan.
Iban Zalduak dinamizatzen du jarduera hau eta berak osatzen du urteroko liburuen zerrenda.
Sarrera doakoa da. Berez, egunean bertan bertaratu ezkero badago parte hartzerik, baina ahal bazenu saio bakoitza baino lehen izena ematea eskertuko genuke. Izena eman nahi baduzu edo Gasteizko Irakurle Klubeko informazioa jaso nahi baduzu idatzi helbide honetara: irakurlekluba@geuelkartea.eus
Iruzkinik ez "Irakurle Kluba 22/23 programazioa"