Gasteizko Irakurle Klubak 20 urte betetzen ditu aurten, 200 liburu baino gehiago irakurri eta komentatu ditugu gure solasaldietan urte guzti hauetan zehar. Eta gogoekin jarraitzen dugu beste hainbeste irakurtzeko!

21/22 ikasturteko programazioa aurkezten dugu, kluba beti bezala 19:30ean bilduko da Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Saio informalak eta elkarrizketa interesgarriak eskaintzen hurbiltzen diren lagun guztiei.

Iban Zalduak koordinatzen du jarduera hau eta berak osatzen du urteko liburuen zerrenda.

Sarrera doakoa da izen ematearekin, etortzeko interesa baduzu idatzi data baino lehen email helbide honetara: irakurlekluba@geuelkartea.eus