Badator… hirugarren urtez… zuen mintzalagun taldeetan irakurle ezkutua antolatzeko gonbidapena!
 
Zer da irakurle ezkutua?
Lagun ezkutua edo ikusezinaren funtzionamendu bera du. Zeintzuk parte hartu nahi duten erabaki eta beraien artean opariak egin.
Aaa! Irakurle ezkutuaren kasuan euskarazko liburuak izango dira gure opariak
 
Nola egin?
Erraza da:
1.- Parte hartzaileen izenak paper banan idatzi.
2.-Paperak nahastu eta bakoitzak bat hartu. Paperean agertzen den izena izango da oparia egingo diogun pertsona. (Zure izena hartzen baldin baduzu, bota eta beste bat hartu).
3.- Taldean adostutako datan oparia izango den liburua banatuko dugu.
 
ADI!
Lagun ezkutuan oparia izango den liburua erosteko deskontuak lortu ditzakegu IGO egitasmoaz baliatuz gero.
Zer da IGO?
Irakurri, Gozatu eta Oparitu martxoaren 18tik maiatzaren 31ra arte abian dagoen egitasmoa da. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea du helburu.
Zer egin behar dugu deskontuak lortzeko?
Gasteizko udal liburutegiko euskarazko liburu bat maileguan hartu, irakurri eta bueltatzerakoan irakurle fitxa bat bete.
Hori eginez gero %35eko deskontu txeke bat lortuko duzu eta horrekin lagun ezkutuan oparitzeko liburua erosi dezakezu.
Horretaz gain, apirila eta maiatza bukaeran 30€ deskontu txeke zozkatuko da Gasteizko udal liburutegi bakoitzean euskarazko liburuak maileguan hartu eta irakurle fitxa bete dutenen artean.
 
ARGAZKI LEHIAKETA:
IGOn eta/edo Irakurle Ezkutuan parte hartu duzu? Bidali horren argazkia info@geuelkartea.eus helbidera eta parte hartu 30€ko bono baten lehiaketan!
Argazkia bidaltzen duzuen guztien artean saridun bat izango da eta Zuloa liburu dendan erabiltzeko bonoa irabaziko du.

  • Argazkiak bidaltzek0 azken eguna: ekainaren 15a.
  • Saridunaren izena ekainaren 17an jakinaraziko dugu!