17.00etan `URTAROAK VIVALDIREN BEGIETATIK´ -Zirtaka Antzerki Taldea. Adina: 3 urtetik 9 urtera

Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika lanean oinarritutako antzezlana, urtaro bakoitzari eskainitako musikaz baliaturik, argi beltzaz prestatutakoa. Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoa uztartzen dira, haurren ilusioa eta irudimena zabalduz. Ikuskizun arina, dibertigarria eta berritzailea.


18.00etan JOLASAK:
Urtaroen Olinpiadak.

Urtaro ezberdinekin lotutako jolasak izango dira, jolas kooperatiboak eta guztiek parte hartzeko modukoak.

Igandeak jai, Urtaroak Vivaldiren begietatik