Gasteiz Ezagutzen bisita gidatuen azkeneko saioarekin kale-artea, boluntario lana eta eraikuntzen birgaitzea uztartzen dituen ekimen bat ezagutzeko aukera izan genuen. Hormairudien proiektua Gasteizko Alde Zaharrean hasi zen eta bertako irudien inguruko azalpenez gozatu ahal izan genuen Estibaliz Veraren eskutik. Irudiek atzean duten gai edo mezura hurbildu gintuen Estik eta bide batez, horrelako arte-lanak egiteko erabiltzen dituzte teknika zein material desberdinen deskribapena egin. Horma irudi eder hauen ikuspegi orokorraz aparte, hurbiletik eta zehaztasun handiagoz ikusi ezkero irekitzen zaizkizun sekretu eta bitxikeria ñimiñoez gozatu genuen, zenbaitetan ikusi-makusi jokoan ere aritu ginelarik!