BATZORDEAK KORRIKATIK EUSKARALDIARA

Gasteizko batzordeen aurkezpena izango da, Korrikaren eta Euskaraldiaren eskutik.

Noiz: Maiatzaren 16an, 18:30ean

Non: Falerina Lorategian

Astelehenean burutuko dugun ekitaldi honek zenbait helburu ditu. Lehena, 2022an Korrikarekin hasi zen euskararen zikloari jarraitasuna ematea da, Korrikak Euskaraldiari pasako dio lekukoa.

Bigarrena, auzoetako dinamikak aurrera eramango dituzten auzoan auzoko Euskaraldia Batzordeak aktibatzea izango da, hemen ere Korrika Batzordeei lekukoa hartuz.

AUZOETAKO EUSKARALDIA BATZORDE IREKIAK

Ekitaldi honekin batera, maiatz bukaeran eta ekainaren hasiera bitartean deitu ditugun zenbait Auzotako Euskaraldia Batzorde Irekien egutegia plazaratuko da. Deialdi hau herritarrei begira eginda dago, norbanakoei begira, auzoetako parte hartzea bultzatu eta tokian tokiko entitateen lanketa bultzatuko dutenak.

Maiatzak 23, 18:30 > Zabalgana > Auzo elkartea

Maiatzak 25, 18:30 > Abetxuko > Auzo Elkartea

Ekainak 6, 18:30 > Salburua-Arantzabela > Salburua Gizarte Etxea

Ekainak 7, 18:30 > Lakua-Arriaga >  AEK-Zadorra Euskaltegian

Ekainak 8, 18:30 > Olarizu-Adurtza-Aretxabaleta > Auzo Elkartea

Ekainak 9, 18:30 > Zaramaga-Aranbizkarra > Amaia Zentroa