Udalekuetako, jolas txokoetako, ludoteketako… hezitzailea bazara eta azkeneko urteetan Hau jolasa baino gehiago da formakuntza jaso baduzu SAKONTZE saioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.

Euskararen erabilera ardatz hartuta eta hamaiketako/askari baten bueltan, zuen esperientziak, feed-backa, arazoak, etorkizuneko erronkak eta abarren inguruan hitz egin nahi dugu, elkarrekin, euskararen sozializazioan aurrerapausuak ematen jarraitu dezagun.

NOIZ? Abenduaren 19an, osteguna. Bi ordutegi aukeran: 10.30-12.00 edo 18.00-19.30

NON? Oihaneder Euskararen Etxea-n (Fray Zacarias Martinez, 2) Betolaza aretoan.

EDUKI PROPOSAMENA

  •  Aurkezpena
  • Aurrekariak
  • Testuingurua
  • Aisialdiaren garrantzia
  • ESTRATEGIAK > feedback
    •          Hezitzaile Berritsua
    •          Errutina Linguistikoak
    •          Kontziente izatea & Planifikazioa
  • SENTIMENDUEKIN JOLASTEN
  •  

ARABAN aisialdi euskalduna nahi badugu gure ahotsa ezinbestekoa da!

EMAN IZENA > aisia@geuelkartea.eus / 640 574 996 (whatsapp-a)

  1. Izen-abizenak
  2. Telfono zenbakia
  3. Emaila
  4. Zein ordutegitan parte hartuko duzun