Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan.
Abenduaren 15ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu ikasturteko hirugarren ibilaldiari. Boulevard merkaguneko sarrera nagusian izango dugu gure abiapuntua.
Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza Ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko, eta izena emateko.
IZEN EMATEA:
Idatzi email bat kbiguri@yahoo.es helbidera, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.
Parte hartzea doakoa da.
Animatu zaitez mintzalagunekin ibiltzera!!