Euskara, udalekuetan zein aisialdian lanean ari garen lagun askoren helburu eta buruhaustea izaten da. Helburu nagusien artean garrantzitsuenetarikoa dela azpimarratzen da beti eta eginahalak eginahal S.O.S! askotan ez dugu helburu horiek betetzea lortzen… Hortik abiatuta sortu zen 2017ko udan”Hau jolasa baino gehiago da!” gida eta gida hori lantzeko formazio saio praktikoa. 

Bada, Arabako 200 hezitzaile baino gehiagok jaso zuten formazio saioa… Zuk ez zenuela egin???

“HAU JOLASA BAINO GEHIAGO DA!” Hezitzaileentzako fomazio saio homologatua

  • Noiz? Urtarrilaren 24an, asteazkena.
  • Iraupena: 3 ordu. Bi ordutegi aukeran
    • Goizez > 9.15etik 12.15era
    • Arratsaldez > 18.00etatik 21.00etara
  • Non? Oihaneder Euskararen Etxean
  • Nori zuzendua? Udalekuetan (irekiak zein itxiak) aritzen dira hezitzaileei
  • Izena emateko azken eguna: Urtarrilaren 22a, astelehena

* Parte hartzen duzuenoi AFAk eta Gasteizko Udalak homologatutako ziurtagiria banatuko zaizue.

Izena emateko, bidali honako datuok info@geuelkartea.eus helbidera edo idatzi whatsappa 640 574 996 telefono zenbakira. 

  • Izen-abizenak
  • NAN zenbakia (ziurtagirirako)
  • Telefono zenbakia
  • E-posta
  • Goizez ala arratsaldez

-Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
-Emailea: GEU Gasteiz Elkartea
-Laguntzaileak: Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzua eta ebete hizkuntza zerbitzuak