Haurren Aurrean Helduak Heldu ekimenaren baitan Judimendiko Euskara Batzordearen bitartez eta auzoko Momotxorro eta Joaldun taldearekin Elkarlanean antolaturiko ekintza xorta.

Hona hemen egitaraua:

  • Azaroak 17, ostirala, 17:00, Judimendi Eskola: Familientzako tailerra, 4-10 urte bitarteko haurrekin.
  • Abenduak 15, ostirala, 18:00 Auzo Elkartea: Gazte eta helduentzako tailerra.
  • Abenduak 29, ostirala, 18:30: Erre Pui Erre festa (Mediko Tornaytik aterata auzoan zehar)

Tailerretako parte hartzea irekia izango da, doakoa eta euskaraz.

Familientzako tailerrean haurrentzako joaleak egingo ditugu eta hauek jotzen ikasi. Haurrek eta gurasoek elkarrekin egingo dute ekintza.

Heldu eta gazteen tailerrean Joaldunen eta Momotxorroen inguruko azalpenak emango dira, eta benetako joaleak erabiltzen ikasiko dute bertaratutakoek.

Abenduaren 29an neguko solstizioaren testuinguruan Judimendi auzoan antolatzen den Erre Pui Erre ospakizuna dugu azken helburu: kalejira, gaztaina erreak, txokolatea, musika, joaldun eta momotxorroak… Festa berezi hau Judimendiko Auzo Elkarteak antolatzen du eta auzokide ugari batzen dira bertara: haurrak, gazteak eta helduak nahasian. Festa honetako hizkuntza ohituretan eragin nahi da ekimen honekin.

Ekimen honek helburu zehatz hauek bidaltzen ditu:

  • Ekintza guzti hauen habitat linguistikoa Euskaraz izan dadila
  • Erre Pui erre jaia indartzea
  • Jenerazio arteko ekintza bat izatea: haurrak, gazteak eta helduak tarteko
  • Auzoko hainbat eragile ekimenean inplikatzea
  • Auzoko talde kultural bati indarra eman eta protagonista egitea euskararen transmisioan (Momotxorro eta Joaldunak)
  • Orokorrean ondo pasatzea!