Gasteizen euskaraz bizitzeko ametsari jarraiki jaio zen GEU elkartea duela 25 urte. Bide horretan urrats berriak egiteko, bidelagun nahi zaitugu. Bide berri bati elkarrekin ekiteko gonbita luzatzen dizuegu.
Has gaitezen elkarrekin euskaraz bizitzen!!
Has Gasteizen euskaraz!
Egin zaitez GEUkide, eta bazkidetza berriarekin Has Gasteizen poltsa oparituko dizugu!
- Has Gasteizen euskaraz KOMUNIKATZEN -> Arabako ALEA
- Has Gasteizen euskaraz IRAKURTZEN -> Irakurle kluba
- Has Gasteizen euskaraz BIDEA EGITEN -> GEUrekin mendira
- Has Gasteizen euskaraz JOLASTEN -> Igandeak jai
- Has Gasteizen euskaraz OSPATZEN -> GEU txosna
- Has Gasteizen euskaraz GOZATZEN -> Kultur-aisialdi eskaintza
- Has Gasteizen euskaraz LAGUNAK EGITEN -> Gasteizko Mintzalaguna
- Has Gasteizen euskaraz IKASTEN -> Formazio saioak