
Kultura eta Aisialdia
Hainbat dira GEU elkarteak kultura eta aisialdian garatzen dituen programak: Igandeak Jai, Familia Irteerak, Parral tabernako emanaldiak, Begi-Belarri ikus-entzunezkoen zikloa, Gasteizko jaietako txosna eta kultur-programazioa, etab… Hona hemen horietako batzuen azalpen laburra.
[FAMILIA IRTEERA] Artium museoa “Altxorra”

“Altxorra” bisita gidatua & lantegia. Familian eta euskaraz gozatzeko aukera paregabea. Noiz > Azaroaren 15ean, ostegunaIraupena > 2 ordu (18.00-20.00)Non > ARTIUM museoanAdina > 5-12 urte Dohainik EMAN IZENA (azaroaren 12a baino lehen)> zgil@geuelkartea.eus / 640 574 996 / 945 222 153 Haur eta helduen izen abizenak Umeen adina Harremanetarako telefono zenbaki bat Emaila *Umeak […]
BADATOR KANTARI 2018!

Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko karaoke ikuskizuna da Kantari. Bertan neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen dituzte. Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena!!! Parte hartzeko, Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte. Parte-hartzaileentzako ARGIBIDE guztiak hemen. IZEN EMATEA > […]
Gazte sortegiak; izen-ematea zabalik

Urritik apirilera bitartean, ‘Gazte sortegiak‘ sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Jon Basagurenek, Unai Lopez de Armentiak eta Maider Oleagak bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea irailaren 10etik aurrera egongo da zabalik. Eskolak 100 €ko prezioa du.14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, “Gazte sortegiak” sormen […]
BEGI BELARRI ikus-entzunezko zikloaren hurrengo hitzorduak

Urte berriarekin batera abian da berriro ere Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak elkarlanean antolatuta, urtarriletik apirilera bitarteko egitaraurekin gatoz. Hiru film-dokumental eta film laburren emanaldia bat eskainiko dugu tarte horretan. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19.00etan. Beti bezala emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko […]
HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOA, “Hau jolasa baino gehiago da”

Euskara, udalekuetan zein aisialdian lanean ari garen lagun askoren helburu eta buruhaustea izaten da. Helburu nagusien artean garrantzitsuenetarikoa dela azpimarratzen da beti eta eginahalak eginahal S.O.S! askotan ez dugu helburu horiek betetzea lortzen… Hortik abiatuta sortu zen 2017ko udan”Hau jolasa baino gehiago da!” gida eta gida hori lantzeko formazio saio praktikoa. Bada, Arabako 200 hezitzaile […]