Irudian, Rober Gutierrez, Iñaki Lazkano, Lurdes Lekuona, Yolanda Viadero, Biki Vicario, Irati Iciar eta Manolo Martinez.

 

GEU elkarteak talde dinamizatzaile berritua aurkeztu du. Orain arte GEUko gidaritzan ibilitako Xabi Rico, Gidor Bilbao, Beñat Garaio eta Itziar Azpeitia kideek kargua utzi, eta lekukoa pasa diete batzarkide berriei. Rober Gutierrezek, Iñaki Lazkanok eta Irati Iciarrek, aldiz, jarraituko dute elkartearen zuzendaritzan laguntzen. Izan ere, Irati Iciar dugu GEU elkarteko lehendakari berria. Aurpegi berriei dagokienez, egitasmora batu dira Asier Etxenike, Lurdes Lekuona, Yolanda Viadero, Biki Vicario eta Manolo Martinez. 

Ongi etorriak GEU elkarteko talde dinamizatzailera!

Azkenik, eskerrik asko GEU elkarteko talde dinamizatzailearen kide ohiei, zuen lanagatik eta egitasmoari eskainitako denbora eta ilusioagatik. Aipamen berezia Xabi Ricori, 1992.urtean elkartea sortu zenetik, elkartearen bidelagun eta sostengu izateagatik.