BestelakoakBloga
Gasteizko Mintzalagunean hartu, eman eta eragiteko IZEN EMATEA ZABALIK
Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Mintzalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… Baina denek dute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzeko eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzeko asmoa.
Matrikulazio prozesuaren inguruan edozein zalantza baduzue:
- info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera emaila idatzi
- GEU elkarteraen bulegora deitu: 945 22 21 53
- Watxap bidez galdetu: 688 819 118
Iruzkinik ez "Gasteizko Mintzalagunean hartu, eman eta eragiteko IZEN EMATEA ZABALIK"