Mintza-bazkaria > Gasteizko Mintzalagunaren 10. urteurren bazkaria IZENA EMATEKO EPEA AMAITUTA!!!!

Gasteizko Mintzalaguna egitasmoak hamar urte bete ditu aurten. Lehenengo urtean ehun lagun hasi ziren astero astero ordubetez euskaraz mintzatzeko elkartzen. Kopuru hori biderkatzen joan da urtez urte, eta dagoeneko 700 lagunek osatzen dute mintzalagunen sarea Gasteizen.
Asko dugu elkarrekin ospatzeko, eta horretarako, EGIN DEZAGUN KALE! eguna antolatu dugu. Gasteizko euskaldunak KALEAN elkartzeko. 
Urriaren 28an, kalean egingo dugu euskaraz!
MENUA:

  • Piperrak entsalada errusiarrez beteak, zurtoin beteak onddo saltsan, etxeko frijituak
  • Oilasko iztertxoak saltsan
  • Goxua edo sorbetea
  • Ardoa, kafea eta kopa

Prezioa: 20€
Izena-emateko: info@geuelkartea.eus / 945222153 /688819118 (watxap)