Irakurketaren jolasa dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2018/2019 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaudete.

[Gasteizko Irakurle Kluba 18/19 egitaraua]

  • Urriaren 4a, osteguna > Hitzaldia & Irakurle Klubaren aurkezpena. Ander Izagirre: “Bidaia literatura: kazetari mantso baten arrazoiak eta aitzakiak”
  • Urriaren 25a, osteguna > Garazi Arrula, Gu orduko hauek, Txalaparta 2017.
  • Azaroaren 29a, osteguna > Virginie Despentes, King Kong teoria, Elkar 2017.
  • Abenduaren 20a, osteguna > Friedrich Dürrenmatt, Epailea eta haren borreroa, Erein-Igela 2018.
  • Urtarrilaren 31a, osteguna > Aingeru Epaltza, Mendi-joak, Elkar 2017.
  • Otsailaren 28a, osteguna > Henry James, Aspernen paperak, Igela 2000.
  • Martxoaren 28a, osteguna > Uxue Alberdi, Jenisjoplin, Susa 2017.
  • Maiatzaren 2a, osteguna > Leslie Feinberg, Mari-mutil handi baten bluesa, Katakrak 2018.
  • Maiatzaren 30a, osteguna > Iñaki Irazu, Errukiaren saria, Erein 2018.
  • Ekainaren 27a, osteguna > Eider Rodriguez, Bihotz handiegia, Susa 2017.

 

Saio guztiak 19:30ean izango dira, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

Koordinatzailea: Iban Zaldua

  • Twitter: @gastIraKluba
  • Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus