Urriaren 23an Gasteizko Euskalgintza Sozialaren Mahaia biltzeko proposamen berri batekin gatozkizue.

Lehenik eta behin, ekainaren 18ko bileran erantzun gabe geratu zen galderari erantzuten saiatuko gara:

  • Helburu eta proiektu komunak parteka ditzakegu?
  • Elkarrekin Gasteiz mailako lanketak egiteko prest gaude?

Ostean Gasteiz mailan agertzen zaizkigun erronka batzuei elkarrekin nola aurre egin ikusten saiatuko gara: udal aurrekontuak, Euskaraldia, IAK…

NOIZ: urriak 23, asteazkenez.

ORDUA: 18:00-20:00 bitartean.

NON: Euskaltzaindiaren Gasteizko Egoitza.

Ekimen honetara Gasteizko euskalgintzako eragile sozialen ordezkari ugari izan dira gonbidatuak

INFO: euskaraldiagasteiz@gmail.com / 688743086