Santa Maria Katedrala ezagutzeko familia irteera giro ezin hobean igaro zen aurreko larunbatean. Egun euritsua izan zen arren, katedrala eta bere historia ezagutzeko ez zen eragozpena izan, ezta dorrera igotzeko ere. Sotoa eta triforioa bisitatu genituen eta elizpeko argi eta kolore ikuskizuna gozatzeko aukera ere izan genuen. Hona hemen argazki batzuk:

Santa Maria Katedrala ezagutzeko haurren hizkuntzara egokitutako familia irteera eskaintzen dizuegu, etxeko txikienek ibilbide guztia arazorik gabe ulertu eta goza dezaten. Katedrala eta dorrea ikusiko ditugu, ordu bateko iraupena izango duen bisita gidatuan.

NOIZ? Irailaren 17an, larunbata

NON? Santa Maria katedraleko sarreran (kutxi kalean)

EGITARAUA:

-10.15ean Hala Bedi tabernan (kutxi kalea, 103) elkartuko gara, nahi duenak, kafetxo bat hartzeko

-10.45 bisitari hasiera emango zaio (puntualitatea ezinbestekoa izango da, 10.40an beranduenez Hala Bedi tabernan)

catedral-santa-maria-vitoria-01

Izena emateko bidali mezu bat zgil@geuelkartea.eus helbidera edo deitu 945 222 153 telefono zenbakira, honako datuok zehaztuz:

  • Zenbat haur eta heldu joango zareten (haurren kasuan adina zehaztuz)
  • Bakoitzaren izen abizenak
  • Eposta
  • Telefono zenbakia

 

*Oharrak: 6 urtetik gorako umeentzat gomendatzen dugu. Doakoa da. Plaza mugatuak.