Euskaraz 1 +1… 11
Gasteizko mota anitzeko 16 entitatek antolatuta, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak koordinatuta eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin jarri da abian ‘Euskaraz, 1+1… 11’ festibala. Urteko azken hiruhileko jarduerak biltzen ditu programak, gaur bertan hasi eta abenduaren 3ra bitartean, hots, Euskararen Nazioarteko Egunera bitartean izango direnak. Hiriko hainbat lekutan egingo dira, eta helburu argia dute: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egiten jarraitzea eta euskararen erabilera bultzatzea, bizitzaren arlo guztietan. Ekintzak era askotakoak izango dira, hiriko auzoetan banatuta eta publiko ororentzako modukoak izango dira.
Euskararen Eguna du jatorri programak; izan ere, egun bateko ospakizuna izatetik ‘Euskararen Astea’ izatera pasatu baitzen lehenik, eta orain, berriz, denbora-tarte are handiagoa hartzera. Eragile hauek gauzatuko ditugu jarduerak: Bai Euskarari, Arabako Bertsozale Elkartea, Euskaltegiak (AEK, IKA, Udaberria, Hegoalde), ZET Zabalganako Euskara Taldea, Sarburu Kultur Elkartea, Bost Urki Auzo Elkartea, GEU Elkartea, Goiena, Arabagara-Topagunea, Oihaneder Euskararen Etxea, Leocadia Zabalte Elkartea, ALEA, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.
GEU Elkarteak 3 ekimenetan parte hartuko du zuzenean:
- Kontzertu akustikoa: Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren musikariek parte hartuko duten
- Leocadia Zabalate Elkarteak antolatuta era GEUk lagundua
- Azaroak 28
- Jimmy Jazz aretoa
EUSKARAK 365 EGUN (Euskararen Eguna)
- GEU elkarteak eta Udaleko Euskara Sailak antolatuta
- Abenduak 3
- Tor Magoa (familientzako emankizuna)
- 17:30
- Oihaneder Euskararen Etxeko Klaustroa
- Kalejira antzeztua
- 18:15
- Oihaneder > Andra Mari Zuriaren Plaza
- Kandelen Mosaikoa
- 19:00
- Andra Mari Zuriaren Plaza
- Tor Magoa (familientzako emankizuna)
- Kantu eta koreografia parte hartzaileen emanaldia.
- Alea, Goiena eta GEU elkarteak antolatuta Vital Fundazioa eta Gasteizko Udalaren babesarekin.
- Azaroak 16-17
- Vital Fundazioa aretoan
Hona hemen “1 + 1… 11″ festibaleko egitarau osoa:
Bai Euskarari Elkartea
Urriaren 1etik 31ra
Gasteizen Euskaraz kontsumitzeak saria dakar! Zozketa
Gasteizen Bai Euskarari ziurtagiriadun komertzioetan
Arabako Bertsozale elkartea
Urriak 24
Gasteiz bertso jaialdia
Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iñaki Viñaspre.
21:00 Jimmy Jazz aretoa
IKA, AEK, Udaberria, Hegoalde
Urriak 29
Gasteiz euskaldundu mahaingurua
18:00
Aldabeko ekitaldi aretoa
ZET Zabalganako euskara taldea
- Azaroak 6
Ipuinkontalaria
18:00
Zabalganeko GE
- Azaroak 7
Helduentzako bakarrizketa
19:00
Zabalganeko GEko kafetegia
- Azaroak 15
Lego serious play mintzodromoa
Zabalgana institutua
Sarburu Kultur Elkartea
Salburuan keinua kirolari!
- Azaroak 11tik aurrera
Alain Larreinaren bineten erakusketa
Salburuko GEko beirateetan
- Azaroak 12
Euskal pilotaren historia hitzaldia
Arabako Euskal Pilota Elkartea
19:00 Salburuko GE
- Azaroak 16
Masterclass eta lantegiak ume eta helduentzat
Paxaka, erremontea, pilota…
11:00 Astronomos trinketean
Izen-ematea egunean bertan
Euskaraldia
Azaroak 13
Gasteizko emaitzen txostena
19:00 Oihaneder Euskararen Etxea
Bost Urki auzo elkartea
- Azaroak 8, 12 eta 15
Lakua Arriagan horma-irudia
Margotzeko ideiak sortu eta jaso
17:30 Arriagako kiroldegia
- Azaroaren 18tik 23ra
Horma-irudia pintatzea
11:00 eta 16:45
Alfontso XI. kaleko 3. plazan
- Azaroak 23
Bertso afaria
Aroa Arrizubieta, Manu Bendala
21:00 Foronda tabernan
GEU, ALEA, GOIENA
Azaroak 16 eta 17
Kantari 2019
Dendaraba, Vital Fundazioko aretoa
Arabagara – Topagunea
Azaroak 26
Elkarrizketa Musikatua
10:00- 13:30 Oihaneder Euskararen Etxea
Oihaneder Euskararen Etxea
Azaroak 27
Xare, euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak
09:00-13:45 Oihaneder Euskararen Etxea
Bai Euskarari Elkartea
Azaroak 28
Mintzodromoa
10:00-12:00 Oihaneder Euskararen Etxea
Leocadia Zabalate elkartea
Azaroak 28
Izan zaitez neu kontzertua
Gari, Anari, Jon Basaguren, Libe
20:00 Jimmy Jazz aretoa
ALEA
Abenduak 3
Irakurraldia
10:30 Oihaneder Euskararen Etxea
GASTEIZKO UDALA
Abenduak 3
12:00 Haur eta gazte literaturaren itzulpen sarien banaketa
12:45 Erakunde adierazpena
Oihaneder Euskararen Etxea
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Abdon Gonzalez de Alaiza Azazeta
Euskarazko 1. komiki-aldizkaria
Aurkezpena
Abenduak 3
17:00 Oihaneder Euskararen Etxea
GEU ELKARTEA
Abenduak 3
17:30 Tor Magoa, Oihaneder Euskararen Etxea
18:15 Kalejira, Oihaneder Euskararen Etxetik Andre Maria Zuriaren plazaraino
19:00 Kandelen mosaikoa, Andre Maria Zuriaren plaza
Iruzkinik ez "Euskaraz 1 +1… 11"