Urtero bezala GEU Elkarteak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du abenduaren 3an kalejira eta antzerki batekin eta amaieran kandelak piztera gonbidatzen ditu hurbildu nahi diren guztiak.


Datorren abenduan, zubia baino lehen, denok batera piztuko dugu euskara “Euskarak 365” egun dituela aldarrikatuz!

Honako hau da antolatu dugun programazioa:

17:30 “Baserriko Porrusalda” ikuskizuna, Bapatean Zirkoren eskutik LANDATXON.

18:30 Kalejira Kumbalaye batukadaren eskutik LANDATXOTIK ANDRA MARI ZURIRA.

19:15 Argien piztea ANDRA MARI ZURIAREN PLAZAN SORPRESEKEIN ETA GASTEIZ KANTUZ-EKIN.

Aurreko urtean hartutako erabaki ekologikoari eutsiko diogu aurten ere, argitxoak eta kandelak bateratuz gure leloa osatzeko. Etxeko txikiek, beti bezala, aukera izango dute kandelak pizteko mosaikoa osatzeko.

GOAZEN GUZTION ARTEAN EUSKARAZ PIZTERA!!







Gogoratu, euskararen egunaren bueltan MINTZODROMO bat antolatu dugula ur-biltegian azaroaren 29an.