Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eta 11 Ber Bi Festibalaren baitan, ALEA aldizkariak eta GEU elkarteak elkarlanean, abenduaren 3rako hainbat ekintza antolatu ditugu. Aurten ere, kandelen mosaiko erraldoia egingo dugu, eta ondoren, Teantroko lagunekin kalejira animatuan Oihanederrera abiatuko gara. Bertan, argiak itzali eta Euskararen Izarren Argiztatze Koloretsuaren unea izango da. Aurten gainera, abenduaren 3a Euskaraldiaren 11. eguna izanik, aitzakia polita dugu biltzeko eta gure esperientzia eta bizipenak elkarri kontatzeko.

Abenduak 3, astelehena

  • 18:15  KANDELEN MOSAIKOA · EUSKARALDIA – Andre Maria Zuriaren plazan
    • Kandelak piztu, aurpegiak margotu, argazki erraldoia…
  • 18:45 KALEJIRA ANIMATUA – Andre Maria Zuriaren plazatik Oihaneder Euskararen Etxera, Teantroko lagunen eskutik
  • 20:15 EUSKARAREN IZARREN ARGIZTATZE KOLORETSUA – Oihaneder Euskararen Etxean bilduko gara, argiak itzali eta argazkia aterako dugu.

Zatoz gurekin Euskararen Eguna ospatzera!!