Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen dituen aplikazio berria martxan jarri dute. Dagoeneko eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik.

Euskararen Agendaren mugikorretarak aplikazioa

Gaur egun Euskararen Agenda bezala ezagutzen duguna 2007an jarri zen martxan Gasteizko Euskararen Agenda izenarekin eta 2012tik aurrera Arabako Euskararen Agenda bihurtu zen, ordutik herrialde osoko hitzorduak biltzen ditu. Orain Euskararen Agenda mugikorreko aplikazioa ikusteko aukera izango dute arabarrek, izan ere, dagoeneko app-a eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik.  Gasteizen eta Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen ditu aplikazio berri honek. Dijitalidadea enpresak sortu du Euskararen Agenda mugikorretarako aplikazioa,  GEU elkartearekin elkarlanean eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

Google playapple-store-irudia

 

 

Bidean euskarri desberdinetan zabaldu bada ere helburua beti izan da berdina: euskarazko kultur eskaintzaren berri ematea. Euskarazko eskaintza esparru berrietara hedatzeaz gain, Euskararen Agendak kultur eragileen komunikazio eta koordinaziorako gunea izan nahi du;  elkarlanerako bideak uztartuz eta euskal komunitatea trinkotuz.

Euskararen Agenda beste hainbat euskarritan eskuratu daiteke:

Gotzon Barandiaran, Naroa Cuesta eta Iñaki Prusilla

Gotzon Barandiaran, Naroa Cuesta eta Iñaki Prusilla

Euskararen Agendan edukiak sartzeko agenda@alea.eus helbidera mezu bat idatzi edota 688819118 telefonora informazioa whatsapp bidez bidali daiteke. Hitzordua agertzeko baldintza bakarra, ekitaldia euskaraz izatea da.

GEU elkartea izan da Euskararen Agenda proiektuaren sustatzaile eta kudeatzaile nagusia, baina proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan da Gasteizko Udalaren babesa.