BlogaEuskaraldia
Euskaraldia IV: 2025eko maitzak 15-25 artean
Euskaraldiaren hurrengo edizioa, lore eta argiz jantzia etorriko zaigu! Izan ere 2025eko udaberrian ospatuko da honako honetan, maiatzaren 15ean hasi eta 25ean bukatzeko. 11 egunez Belarriprest zein Ahobizi gisa jarduteko aukera izango dugu, elkarrekin solastu, mintzatu, hitz egin, elekatu eta hizkuntzarekin jolasean aritzeko aukera bikaina izango dugu berriz ere.
Bide luzea dugu oraindik, baina pixkanaka pixkanaka prestatzen hasteko garaia badartorkigu… Utzi txamarra, txubaskero eta berokiak armairuan eta prestatu udaberriko jantzidun looka euskaraz jarduteko!
Iruzkinik ez "Euskaraldia IV: 2025eko maitzak 15-25 artean"