EUSFERA GASTEIZ
UNIBERTSO EUSKALDUNAGOA GURE HAURRENTZAT BAT
Zein da helburua?
Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua.
Nori dago zuzendua?
Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua. Haurren inguru euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guzti-guztientzat, beraz. Izan ere, guztiek egin dezakete ekarpena!
Noiz izango da?
Maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da ekimena antolatzea erabaki duten herrietan. Gasteizek parte hartuko du ekimenean

Nola parte hartu?
Gasteizen 5 aurkezpen antolatu ditugu, 5 eremu ezberdin barne bilduz. Deialdia batzuk eskola zehatz batzuetan badira ere, helburua da inguruko eskoletako komunitateko ordezkariak bertara joatea (IGE, Eskolako Zentroko normalkuntza arduraduna, aisialdi taldeko ordezkaria…):
- Otsailak 17 · TOKI EDER · 15:00
- Otsailak 19 · ZABALGANA G.E. · 15:00
- Otsailak 24 · ODON DE APRAIZ · 15:00
- Otsailak 25 · IZASKUN ARRUE · 18:00
- Otsailak 26 · ANGEL GANIVET · 15:00
Zalantza edo galderarik?
Jarri gurekin harremanetan:
- euskaraldiagasteiz@gmail.com
- 688 74 30 86 / 688 81 91 18
- www.eusfera.taupamugimendua.eus
Iruzkinik ez "EUSFERA GASTEIZ"