- ekitaldia hau amaitu da.
[PARRAL EMANALDIAK] Ziklone
18 abendua, 2018 @ 21:30 - 23:00
Lokalosferan kontzentratutako ekaitzaren ufada biziek panorama latza ekarriko digute beste behin. Zurrunbiloak airean danborrak eta sokak, eta astindu ditzake kordak. Oro har, behe-presioaren eragina nabarituko dugu, bertigo zentrifugoa. Deskarga elektrikoak eta gainkarga trinkoak, barealdiren bat akaso. Oroz gain, denborale makurra. Aurreikuspenetan, kalte ugariak eta nabarmenak; ondorioak hurrengo egunetan ere soma litezke. Bestalde, freskotik jarraituko du giroak.