Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Parral Emanaldiak · JAIO KANTAKTRIZ

19 abendua, 2017 @ 21:30 - 23:00

Doan

Gelditu.. Arnasa hartu. Barrura begiratu. Behatu eta onartu tristura guzti hau, kudeatzen saiatu. Pentsamenduak, sentimenduak abestietan islatu. Barrenak astindu. Inguratzen nauen mundua eraldatu nire burua eraldatuz. Nire burua ezagutzea eta entzutea ardatz, kanpoan zerk lagun dezakeen barruan bilatu. Bidea hasi, nire bidea, jarraitu, zein den argi izan gabe, gidatuko nauen bizitzaz fido.

Jaione Olabe (Jaio Kantaktriz) Gasteiztar Menditartua etorriko zaigu oraingoan Parralera, hainbat estilo musikaletik edaten duen ahots sendoa eta gitarra lagun. Sormen lanean murgilduta dabil Jaio eta bertatik jaiotako musika aurkeztera datorkigu. Lan hauetako batzuk lehen aldiz izango dira entzungai publikoaren aurrean, ez galdu beraz Parraleko zita!

Xehetasunak

Data:
19 abendua, 2017
Ordua:
21:30 - 23:00
Prezioa:
Doan
Webgunea:
https://www.facebook.com/parral.taberna/

Egoitza

Parral Taberna
San Frantzisko Xabier kantoia
Gasteiz,
+ Google Map