Untitled

Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

[PARRAL EMANALDIA] Physis versus nomos

azaroa 26 @ 20:30 - 22:30

https://f4.bcbits.com/img/0017248704_10.jpg

Beñat Antxustegi Goikoetxeta musikari donostiarrak gidatzen duen Physis Versus Nomos bandak lan berria argitaratu du. Arraro nioenean da diskoaren izenburua, eta osorik entzun daiteke Badok atarian, spotifyn eta bandcampen. Lauko formatuan osatu du lan berria Antxustegik. Unai Pelayo Pelax (baxuan), Eneko Sierra (saxofoian) eta Xalba Ramirez (baterian) musikariak izan ditu alboan. Berako Atala estudioan grabatu dute Iñigo Irazokirekin, zuzenean jota eta erabat analogikoan. Jonan Ordorikak masterizatu du.
Diskoan hainbat lagunek kolaboratu dute ere: Petti, Miren Narbaiza (Mice), Lide Hernando (Liher), Ane Antxustegi, Tristan Crowley, Iñigo Lurgain, Gartxot Unsain (Madeleine), Maddi Gerriko (Koban) eta Esti Beraza (Koban).

Diskoa spotifyn eta bandcamp eta gainerako plataformetan dago eskuragarri. eta CD eta LP formatuan. Artelana Malen Amenabarrek sortu du. https://open.spotify.com/album/5JW7YerVbyrY6Rbc4260fQ

Beñat Antxustegi (1989) donostiarra da, ikasketez telekomunikazio ingeniaria den arren, musikaren inguruko lan ezberdinekin aritzen da: efektu pedalak sortu eta konpontzen, gitarra klaseak ematen, teknikari lanak… Autogestioa oinarri berak grabatu eta nahastu ditu orain arteko bere lan guztiak; Zartada eta ferekaren artean (2010), Ezin (2013) eta Saudade é fatal 2 (2016). Azken bi lanetako ZU GABE eta OHM kantuek Mikel Laboa katedrako saria jaso zuten. Lan guztiak bandcampean ditu entzungai.

Xehetasunak

Data:
azaroa 26
Ordua:
20:30 - 22:30
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaileak

GEU Elkartea
Parral Taberna