[IRAKURLE KLUBA]: REC
urriak 1 @ 19:30 - 21:00
Ikasturte honetako aurkezpen ekitaldia emanaldi berezi batekin dator.
REC. Miren Agur Meabe eta IbonRG-ren eskutik
2026/27 ikasturteko Irakurle Klubaren Aurkezpena
- Noiz: Urriak 1, osteguna.
- Ordua: 19:30
- Non: Ignacio Aldecoa (Irakurketa Aretoa)
REC, laburdura bat, balioanitza, gailu elektronikoetan bideoa edo audioa grabatzeko APPa edo tekla adierazten duena, besteak beste.
Emanaldian zehar, Miren Agur Meabek eta IbonRGk memoria poetiko baten grabazioa antzeratuko dute, idazleak 2000-2025 urteak bitartean egindako lanaren sintesi posibleetako bat. Meabek bere ibilbidean nabarmendu diren gaiak eta poema esanguratsuak sailkatu ahala, IbonRGk kantu bihurtutakoak ere izango dira entzungai.
Testuak, hotsak, ahotsa, irudiak eta musika uztartuz, hainbat item jorratuko dituzte, hala nola identitatea, habitatak, gorputza, genealogiak, idazkuntza, kontzientzia, kodeak edota kredoak. Bi ahotsen topaldia eta kontrapuntua, hotsezko paisaia aldakor batean, memoria poetiko bati eusteko ahaleginean.