- ekitaldia hau amaitu da.
[IRAKURLE KLUBA] Miñan eta Ene Herri Txikia
20 uztaila, 2022 @ 21:30 - 23:30
Miñan
Susa,
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzi
Ene Herri Txikia
Lehenago, ume zoriontsua zen garaian, Gabriel sekulako abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean. Gero, ordea, familiako bakea hausten hasi zen gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean bere “herri txikian”, Burundin, Historiak hain gaizki tratatu duen Ertafrikako herrialdean.
Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi den ruandar tutsi emigratua izanik, 1994ko hutuen eta tutsien arteko gerra-genozidio-txikizio erabatekoan harrapaturik suertatu zen umea zelarik.