Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[IRAKURLE KLUBA] Landa aldeko neskak

20 apirila, 2023 @ 19:30 - 21:00

Landa aldeko neskak,
Edna O`Brien,
Erein-Igela, 2022.
Itzultzailea: Gema Lopez

Nobela honek XX. mendearen erdialdeko landa-giroan jaiotako bi neskatilaren abenturak kontatzen ditu, haietako baten ahotik eta ikuspegitik, modu xume eta errealista batean. Caithleen eta Baba dira protagonistak, umetako lagun bi, ezin diferenteagoak biak. Caithleen baserrian bizi da, etxeko diru-sarrera apurrak jokoan eta edanean xahutzen dituen aita alkoholikoarekin, eta etxea ahal duen moduan gobernatzen ahalegintzen den ama nahigabetuarekin.

Baba, bestalde, herriko albaitariaren alaba da, neskato harroputz eta berekoia, etengabe Caithleen mespretxatzen dabilena. Batzuetan etsai, besteetan lagun min, biek ala biek desio bat dute: sorterritik hanka egitea, gizarteak ezarria dien patuari uko egin eta beraiek erabakitako moduan bizitzeko.

 

Koordinatzailea:Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

Xehetasunak

Data:
20 apirila, 2023
Ordua:
19:30 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Ignacioa Aldecoa Kultura Etxea
Florida ibilbidea 9
Gasteiz,
+ Google Map