Untitled

Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[IRAKURLE KLUBA] Katixa Airre, “Amek ez dute”

uztaila 30 @ 19:30 - 21:30

Katixa Agirre, Amek ez dute, Elkar, 2018.

 

Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

 

 

 

 

 

 

 

 

Jarleku kopurua mugatua izango denez, etortzeko asmoa baduzu idatzi lehenbailehen helbide honetara: irakurlekluba@geuelkartea.eus

 

Koordinatzailea: Iban Zaldua

Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.com

[GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA 19/20 EGITARAUA]

 

 

Xehetasunak

Data:
uztaila 30
Ordua:
19:30 - 21:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Ignacioa Aldecoa Kultura Etxea
Florida ibilbidea 9
Gasteiz,
+ Google Map