[IRAKURLE KLUBA]: ARRABIOEN GERRA
martxoak 26 @ 19:30 - 21:00
Karel Capek,
Arrabioen gerra,
Erein-Igela 2024.
Gizakiaren ondoan, oso maila altura heldu dira Capeken arrabioak, haren kultura eta usadio asko bereganatuta. Itsusiak dira, baina ausartak eta langile amorratuak, eta itsasertzetako txokoetan bizi dira, marrazoetatik babesean. Van Toch kapitainak aurkitu zituen Indonesiako uharte urrun batean, jakin zuen munduak haien berri, eta liluratuta geratu zen. Baina gure musker xarmagarriak, gizakiaren esklabo bihurtuta, matxinatu egin dira. Izan ere, aurrera eginez beti, ikaragarri ugaldu eta zabaldu dira, inperialismoa eta nazionalismoa ezagutu dituzte, gero eta zati gehiago kentzen diote Lurrari: gizakia menderatuko ote dute? Imitatuko ote dute beren burua suntsitzeko bulkadan ere?
Arrabioen gerra zientzia fikzioko klasiko handi bat da. Bigarren Mundu Gerraren bezperan idatzia da, Txekoslovakian, eta, liburuaren ezaugarri nagusietako bat den umoreagatik ere, agerikoa da hondamenaren itzala. Zoritxarrez, ordea, ez du batere gaurkotasunik galdu, eta orain eta hemen ere irakurtzekoa da.
Koordinatzailea: Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba
Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus