
[IRAKURLE KLUBA]: ANTZINAKO BERRI-BERRIAK
28 maiatza, 2026 @ 19:30 - 21:00
Kae Tempest,
Antzinako berri-berriak,
Igela 2022.
Jainkoak edonon daudela, metroaren esperoan edo loteria erosten. Jainko bat edonor izaten ahal dela, makulu baten laguntzaz aldapan gora doan señora, bi haur sakelakoari begira, gizon nekatu bat bere gelan pornoa kontsumitzen. Olinpoa zure auzoa dela, berdin Iruñeko Etxabakoitz edota Londresko Lewisham izan.
Kae Tempest poeta gaztea generazio mazatu baten ahotsa izatera iritsi da. Londres hego-ekialdeko kaleei bere doinua darie. Auzoko lagunei eskainia da ozen irakurtzeko poema hau, ingelesa/euskara edizio elebidunean ekarri duguna.
Koordinatzailea: Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba
Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus