Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

[IRAKURLE KLUBA] Poema liburu bat / Ur-marka

maiatzak 30 @ 19:30 - 21:30

Angel Erro,
Poema liburu bat,
Erein 2022 

Esku artean duzun hau poema liburu bat da; bertako hitzen dentsitatea, beharrik, altua izan daiteke, beraz, eskuztatze artatsua eskatzen du. Ez pentsa, halere, egiteko zail edo adituentzakoa denik.  Hori bai, denbora behar izaten da, azkenean, poesiak hitza denboran geldiaraztea baitakar, amaikor eta materiagabea den denbora gauzatzea, biderkatzea, desaktibatzea.

Joseph Brodsky,
Ur-marka,
Katakrak 2022.

Ur-marka «Egia da Veneziarekin zerikusia zuten liburu asko irakurriak nituela, baina Brodskyrena bestelakoa zen, oso bestelakoa; ez, noski, gida liburu bat, ez turistak bisitatzen ez dituzten leku bereziak bisitatzea gomendatzen duen horietakoa, ezta bidaia liburua ere. Zalantza egiten dut Venezia bera den liburu honen gai nagusia; Venezia aitzakiatzat harturik, Brodsky, denborari buruz eta urari buruz (sinonimoak berarentzat, azken buruan) hausnarketan aritzean, saiatzen da azaltzen nola denbora eta ura gauzatu diren Venezia deituriko leku batean, edo nola Venezian denbora bera ikusgai bilakatu den, begiratu ahal dugun fenomenoa. Denbora aipatzen denean, iragana, oraina eta geroa datoz, bizitza eta heriotza, arbasoek utzitakoa eta gure huskeria, gure ezereza.

Koordinatzailea:Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

Xehetasunak

Data:
maiatzak 30
Ordua:
19:30 - 21:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Ignacioa Aldecoa Kultura Etxea
Florida ibilbidea 9
Gasteiz,
+ Google Map