Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[IRAKURLE KLUBA] 31 ipuin

24 azaroa, 2022 @ 19:30 - 21:00

31 ipuin
Anton Txekhov,
Elkar, 2022.

Errusiako bere garaiko gizartearen erretratu ezin finagoak egiteagatik nabarmendu zen Anton Txekhov, baina, klasiko handien marka betez, nonahiko eta noiznahiko irakurleek topatzen dituzte haren orrietan identifikatzeko moduko pertsonaiak, ezaugarriak, egoerak… halako moldez non ipuingintza modernoaren aita eta maisutzat aitortzen den aho batez. Umoretsuak dira itxura batean Txekhoven istorio gehienak: gizakion makurkeriaren bizkar irri eginarazten duten ipuin jostari eta arinak; barnerago sartuz, ordea, guztiz trebea da gizon-emakumeon saminak agertzen ere, eta sentimendu sakonez salatzen ditu injustiziaren menpe sufritzen dutenen minak.

 

Koordinatzailea:Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

Xehetasunak

Data:
24 azaroa, 2022
Ordua:
19:30 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Ignacioa Aldecoa Kultura Etxea
Florida ibilbidea 9
Gasteiz,
+ Google Map