Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

[IRAKURLE KLUBA] Emakume bat / Gertakizuna

otsailak 29 @ 19:30 - 21:30

Annie Ernaux,
Emakume bat,
Txalaparta 2023 

Gorputza eta memoria apurka-apurka hustu dizkion gaixotasun luze baten ostean, Annie Ernauxen ama zahar-etxe batean hil da. Herio hurrenean, idazleak amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina…

Gertakizuna,
Igela 2003.

1963an, artean ikasle gazte zelarik, haurdun gelditu zen Annie Ernaux. Hiru hilabetez, haurdunaldia nola eten izan zen bere obsesio bakarra. Abortua debekatuta zegoenez, klandestinitatera jo behar izan zuen. 35 urte geroago, sekula ahaztuko ez zuen gertakizunaren berri ematen du idazle frantsesak.

 

Koordinatzailea:Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

Xehetasunak

Data:
otsailak 29
Ordua:
19:30 - 21:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Ignacioa Aldecoa Kultura Etxea
Florida ibilbidea 9
Gasteiz,
+ Google Map