Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[BEGI BELARRI] ‘Gure sorlekuaren bila’

29 azaroa, 2017 @ 20:00 - 22:00

Doan

Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental bat estreinatzen da herriko zineman. Hurrengo hilabeteetan Iparraldeko herrietan, Parisen, San Franciscon edo eta Dakarren proiektatu arren, haren arrastoa misteriotsuki desagertu eta denek ahaztu egingo dute laster.

Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da.

https://www.youtube.com/watch?v=hzr998ocE3c

  • Gidoia eta zuzendaritza: Josu Martinez
  • Irudia: Hibai Castro Egia
  • Muntaia: Txaber Larreategi
  • Musika: Joserra Senperena
  • Irudi posprodukzioa: Maialen Sarasua Oliden
  • Audio posprodukzioa: Xanti Salvador
  • Off ahotsa: Arantza Iturbe
  • Produkzioa: Ane Antoñanzas, Koro Etxeberria eta Mireia Gabilondo
  • Banaketa: Haizea Belza

 

JOSU MARTINEZ

Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da. EHUko NOR ikerketa taldeko kidea. Lau film luze dokumental zuzendu ditu, bakarka ala beste zinegile batzuekin batera; “Itsasoaren alaba” (2009), “Sagarren denbora” (2010), “Prohibido Recordar” (2010) eta “Barrura begiratzeko leihoak” (2012), eta “Hitzezko txalupak” (Elkar, 2012) eta “Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak” (Elkar, 2014) liburuen egilea ere bada.

2013an “Gure Sor Lekua” filmaren kopia bat aurkitu zuen Parisen; eta haren inguruan doktore tesia idatzi zuen, “Gure (zinemaren) sor lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia” izenburuaz publikatua (UPV/EHU, 2015). “Liburua gehiago gustatu zitzaidan” esaldi ohikoari beldurrik eduki gabe, orain filma osatu du, bilaketa eta aurkikuntza hura kontatuz.

Xehetasunak

Data:
29 azaroa, 2017
Ordua:
20:00 - 22:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map