[BISITA GIDATUA]: WORLD PRESS PHOTO
azaroak 10 @ 18:00 - 19:30
Aurten ere, hogeita laugarrenez, munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Gasteizera iritsiko da. Oraingoan, 42 istorio bisual egongo dira ikusgai, beste hainbeste kazetarirenak (10 emakume aurtengo edizioan), askotariko ikuspegi eta eduki hunkigarriekin.
Erakusketako 147 irudiak 141 herrialdetako 3.747 argazkilarik aurkeztutako 57.376 argazkien artean hautatu dituzte.
Noiz: Azaroak 10, 18:00
Non: Montehermoso jauregia
