[BISITA GIDATUA]: GOYAREN GRABATUAK
azaroak 18 @ 17:15 - 18:15
Fantasia eta arrazoia. Goyaren estanpak Arabako Arte Ederren Museoko bilduman
Francisco Goyaren (1746-1828) lau estanpa serie handiak, Kapritxoak, Gerraren hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak, 2022an sartu ziren Arabako Arte Ederren Museoaren bilduman, Juan Celaya Letamendi Fundazioak Arabako Foru Aldundiarekin zituen zerga zorrak gauzatan ordaintzeko edo zorrak kitatzeko “emanda”.
Kapritxoak eta Tauromakia artistak berak eman zituen argitara, Hondamendiak eta Burugabekeriak, aldiz, ez ziren Goya bizirik zegoela argitaratu, eta ez ziren argitara eman, harik eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak kobrezko xaflak erosi zituen arte: 1863an eta 1864an, hurrenez hurren.
Noiz: Azaroak 18, 17:15
Non: Arte Ederren Museoan
