Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan.
Urriaren 25ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu ikasturte berriko lehenengo ibilaldiari. Europa jauregia izango dugu gure abiapuntua.

Izena emateko bidali zure datuak (izen-abizenak, e-maila eta telefono zenbakia) honako helbide honetara: info@gasteizkomintzalaguna.eus