Bisita gidatuekin jarraituz martxoaren 16an ATARIA Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa ezagutuko dugu, eta martxoaren 24an Erdi-Aroko Gasteizen barrena sartuko gara. Goizeko eta arratsaldeko ordutegiak programatu ditugu, aforoa oso murriztua denez pertsona bakoitza bisita bakar batera apuntatu ahal izango da. Izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira lekuak.

Hauek dira aukerak

ATARIA. Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

  • Martxoak 16, asteartea, 11:00etan
  • Martxoak 16, asteartea, 18:00etan

ERDI-AROKO GASTEIZ. Herri txiki bat zenetik, bere alde zaharra bukatu zen arte

  • Martxoak 24, asteazkena, 12:30ean
  • Martxoak 24, asteazkena, 17:30ean BETETA

Eman izena hurrengo galdetegian