Desore 2015eko udaberrian sortutako rock talde bizkaitarra da. Lau kidez osatuta dago, euren musika estiloa nahiko ugaria delarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock ‘n’ roll, besteak beste. Laburbilduz, barruko indarrez eta freskotasunez beteriko melodia eta doinuak dira abestien oinarria.

 

Sortu eta urte baten buruan Banden Lehiako finalera heltzea lortu dute igorreztar hauek eta baita Durangaldeko Maketa Lehiaketa irabazi ere! Tartean auto ekoiztutako lan bat kaleratzeko astia izan dute gainera… Ez da makala gazte hauen indarra!

Giro ona nabarmena da taldean eta hori transmititzeko prest datoz Gasteiza! Parral tabernan duzue zita, maiatzaren 31an arratsaldeko 20:30etan.

Etiketak: , ,