Kaixo bazkide,

Gutun honen bitartez GEU Gasteiz Euskalduna elkartearen urteko ohiko Batzar Orokorrerako deialdia luzatzen dizugu. 
 
GEU Gasteiz Euskalduna Elkartea 
2021 Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra 
Maiatzak 10, astelehena
Lehenengo deialdia: 17:30

Bigarren deialdia: 18:00
Oihaneder Euskararen Etxean, Ortuño gelan
Izena ematea ezinbestekoa izango da parte hartzeko. Izen ematea gauzatzeko, gutun honen beheko aldean dagoen esteka jarraitu eta datuak bete. 
 
GAI ORDENA: 
– 2020 urteko memoria eta balantze ekonomikoa 
– 2021 urteko plangintza eta aurrekontua 
– Bazkide kuota igotzeko eztabaida
– GEUko zuzendaritzaren berritzea
*
– ALEA egitasmo komunikatiboaren inguruko azalpenak 
             – 2020ko balantzea 
             – 2021rako aurreikuspenak  
– Galderak eta eskeak 

*Bazkideren batek zuzendaritza taldean parte hartzeko interesa badu, idatzi mezua aunanue@geuelkartea.eus helbidera prozeduraren berri jasotzeko.

Dokumentazioa

2020_GEU_Ustiapen_Kontua.pdf
2020_GEU_Ekimenez_ekimen_memoria.pdf
2021_GEU_Aurrekontua.pdf
2021_GEU_ekimenez_ekimen.pdf

Iaz ez bezala aurten Batzar Orokorra modu presentzialean egiteko erabakia hartu dugu. Hala ere, COVID-19ak sortutako egoera ezohikoaren ondorioz, ezinbestekoa izango da unean uneko ziurtasun neurriak betetzea, dokumentu honetan ikusgai. Gelaren edukiera mugatua da eta horregatik izen ematea nahitaezkoa. Data hurbildu ahala Osasun Agintariek neurri berriak ezarri eta batzarra aurrez aurre egin ezingo bagenu, era telematikoan egingo genuke. Hau gertatuz gero, izena eman duzuenoi beharrezko argibideak helaraziko dizkizuegu. 
 
Bazkideon parte hartzea oso garrantzitsua da elkartearentzat, denon ekarpenak ongi etorriak izango dira.  
 
Gogoratu batzar orokorra gauzatu eta berehala, urteko bazkidetza kuota pasako dizugula (30 €).  
 
Mila esker eta ondo izan 
 
Irati Iciar Madinabeitia 
GEU Gasteiz Euskalduna elkarteko lehendakaria