Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko karaoke ikuskizuna da Kantari. Bertan neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen dituzte. Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesari esker aurrera aterako da aurtengo edizioa.

Ohiko datak aldatu ostean, Kantari ikuskizunaren edizio berria 2023ko udaberrian ospatuko da. gelakideekin batera galdetegi bidez izena-eman beharko dute.Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena!!! Parte hartzeko, Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte.

Urtarrilaren 15a arte izango dute parte-hartzaileek online izen-emateko aukera.

Hasiera batean, izen-emate epea Gabonen aurretik ixteko asmoa izan arren, azken orduko partaidetza kopuru altua eta jasotako zalantza ugariak ikusita, Kantari ikuskizuneko antolatzaileek izen-emate epea luzatzea erabaki dute.



Gainera,  gogorarazi nahi dugu, taldeak behar bezala osatu ahal izateko, taldekide guztiek bete beharko dutela galdetegia. 

Kontaktuak: