Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

 

GHERO

Tartean teatroa

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat. Euskararen pizkunde berria. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea. Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Noiz? Otsailak 20, asteazkena, 20.30
Non? Principal Antzokia
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

 

KALAPORTU

Sarrionaindiaren Lurralde Poetikoa

Joseba Sarrionandiaren testuak sarritan bihurtu dira kantu. Ikuskari honek Sarrionandiaren testuekin sortutako kantuen bilduma plazaratuko du. Kalaportu sentikariak Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatu nahi du. Horretarako hamaika kantari eta bi idazle bilduko ditugu tauletan. Kontzertu poetikoa izango da, Sarrionandiaren sormenarekin bat egiteko bide musikatu zirraragarria. Izen bereko poesiatik abiatzen den Gure Oroitzapenak egitasmoaren barruan kokatzen da emanaldi hau. Aurrena, film bat izango da, 12 zinegilek eginiko film kolektiboa. Bigarrenez, disko-liburu batek kantu eta testu poetikoak bilduko ditu. Eta azkenik, ikuskari hau: Kalaportu.

Noiz? Martxoak 21, osteguna, 20.30
Non? Principal Antzokia
Sarrera: 6 € (%50 deskontua eginda).

 

BEROKI GORRIA

Itzulerarik gabeko bidaia

Beroki gorria errezitala, dantza, musika eta kantu lazgarria da; irudia eta pintura da, eta Bilbotik Southamptonera joan ziren gerrako haurren bidea dakarkigu gogora, bai eta kanpamentu batean egin zuten egonaldia ere, non Luis Cernuda poetak lagundu zuen. Ikuskizuna El abrigo rojo (Ibaizabal argitaletxea, 2016) (Beroki gorria) album irudiztatuan oinarritzen da. Gidoia eta kontaketa euskaraz zein gaztelaniaz egin ditu Patxi Zubizarretak, eta irudiak, ostera, Yolanda Mosquerak. Maddi Oihenartek ematen dio ahotsa ipuin irudiztatu horri. Imanol Elizasu & Zariatxo koroaren laguntza dute, txeloaren eta akordeoiaren soinuekin. Sahatsa Ramírezek egiten ditu dantzak.

Noiz? Apirilak 17, asteazkena, 20.30
Non? Principal Antzokia
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

 

KOSKAK

Pez Limbo

Ikuskizun bat hiru espazio ezberdinetan, hiru proposamen ezberdinekin. Bizkarrezurra edo tripakiak? Umore traidorezko pieza bat Estu dabilen emakume batek bere konfiantzazko harakinarengana jotzen du ohiz kanpoko gauza bat eskatzeko. Pieza hori umorez, garraztasunez, samurtasunez eta poesiaz beterik dago, eta ikuslea harrituko du zalantzarik gabe. Ama oiloa, umore deserosoa Tokiz kanpo eginiko kontsulta mediko bat. Egon behar ez duen tokian dagoen medikua. Semearenganako atxikimendu handia duen ama. Laburbilduz: Haurdunaldi luze bati buruzko istorio laburra. Boxerrak, txakurren umorea Bi gizabanako kontu klandestino baten tartean daude, zeinari esker, diru «erraz» asko irabazi duten, edo lurreratuko diren. Ezer gutxi daukate: lihazki batzuk, txakur mamu bat eta izen faltsuak, baina beren esku dagoen guztia egingo dute show ederra emateko. Gozarazi gaituzten obra horiek euskaraz ikusi ahal ditugu orain.

Noiz? Maiatzak 15, asteazkena, 20.00
Non? Principal Antzokia
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

 

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen