Abenduaren 3an urtero bezala Andra Mari Zuriaren enparantzan elkartuko gara Euskaren Eguna ospatzeko.
Iluntasuna eta hotzari aurre egiteko Zirkoloretsua, zirku konpainiak, arratsaldea berotuko du PYROGENIA ikuskizunarekin.
Argitxoek eta suak argiztatuko dute abenduko arratsalde iluna.

Emanaldia kalean izan arren, edukiera kontrolatuko dugu distantziak mantentzen direla bermatzeko bizikidetza unitate ezberdinen artean. Enparantzako lurrean laukiak markatuko ditugu, bertan 6 pertsona gehienez sartzeko.
Familian edo lagun taldean etorriko bazarete, esan mesedez nortzuk egongo zareten lauki bakoitzean elkarrekin.
Gogoratu 6 pertsona gehienez elkartu zaitezketela, gehiago izatekotan 2 karratu edo gehiago erreserbatu.

18:00etan etortzea eskatzen dizuegu talde bakoitza bere laukian kokatzeko.

Izen emate formularioa itxita dago, lauki guztiak agortu direlako. Itxaron zerrendan sartzeko idatzi whattsapp mezu bat 688 651 161 telefono zenbakira. Eskerrik asko

Antolatzailea GEU Elkatea
Laguntzaileak Gasteizko Euskaraldia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioa