Deialdi honen bitartez, urte beteko eszedentzia bat estaltzeko, GEU Elkarteko lantaldera batuko den kide berria bilatzen da.

Urtebeteko kontratua eskaintzen da lanaldi erdian. GEU Elkarteak duen bulegoan burutuko da lan honen jarduera, lanaldiaren gehiengoa goizez egingo delarik.

Aukeratutako pertsona 2021eko irailean lanean hasteko prest egon beharko da.

Deskribapen orokorra

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin.

Gaur egun elkarteak kulturan, aisian eta mintza praktikan aritzeko hainbat programa eta ekintza eramaten ditu aurrera. Administrazio publiko ezberdinekin harremana, zein bestelako eragile eta agenteekin elkarlana da lanerako oinarrietako bat. Finantzazio iturriak bideratzeaz, diru-laguntzak eta zuriketak aurkezteaz zein elkarteko administrazio kudeaketa egunera eramateaz arduratuko da postua betetzen duen lankidea.

Gasteizen egonkortuta dagoen proiektu kultural, anitz eta euskaltzale baten alde lan egiteko aukera eskaintzen da.

Lanpostuaren betebeharrak

  • Gestio ekonomikoa eta kontabilitatearen ardura eta kontrola
  • Finantza erakundeekin harremana
  • Diru-laguntza eskaeren aurkezpena eta zuriketen ardura eta kontrola
  • Administrazio eta gestiorako zerbitzuen kudeaketa
  • GEU Elkartearen aurrekontua lantzea, kudeatzea, kontrola eraman eta analisiak egitea
  • Aurrekontuaren gauzapenerako irizpideak landu eta kudeatzea (prezioak, dedikazioak, margenak…)
  • Hornitzaileekin hartu-emana
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Elkarteko eguneroko beharretan laguntza ematea

Nahitaezkoa

  • Administrazioan edo enpresa zuzendaritza arloan goi mailako ikasketak amaituta izatea.
  • Administrazio lanetan 2 urteko esperientzia izatea.
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)

Baloratuko da

  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • GEU Elkarteko bazkidea izatea
  • Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta autonomoa izatea.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea.
  • Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea.
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea.

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: Urtebeteko kontratua, ordezkapen kontratua
  • Lanaldia: %50 (20 ordu astero)
  • Kontratuaren iraupena: 2021ko irailaren 1etik, 2022ko abuztuaren 31era arte.
  • Probaldia: hilabete 1
  • Soldata: 12.300 €

Prozesuan parte hartzeko

GEU Elkarteak curriculumak jasoko ditu uztailaren 7ra arte.

Bidali zurea info@geuelkartea.eus helbidera

Lan elkarrizketak hurrengo bi asteetan buruko dira.

Prozesua uztailaren 30ean amaituko da